Elkarbizitzarako behar den segurtasun publikoa ikastaroa

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 16a, 12:10
Elkarbizi taldeak 2018 urterako antolatu duen programaren lehenengo ikastaroa egingo da: Elkarbizitzarako behar den segurtasun publikoa

Elkarbizi taldeak 2018 urterako antolatu duen programaren lehenengo ikastaroa egingo da: Elkarbizitzarako behar den segurtasun publikoa. Hitzaldia martxoaren 21a, asteazkena da, 19:00etatik aurrera Villa Mirentxun.

Hizlariak Iñaki Elexalde, Ertzaintzako Segurtasun Publikoa eta Kudeaketa Aurreratua gaietan aditua, eta Karmelo Martinez, Hernaniko Ertzain-etxeko nagusia.

Ikastaroaren izaeragatik, plazak mugatuak dira. Izena emateko epea martxoaren 19an bukatuko da. Izen ematea helbide elektroniko honetan egin daiteke: ganboiturri@gmail.com.