91 umeren eskola materiala erosten lagundu du udalak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 12a, 10:10
60 familiek jaso dute Lasarte-Oriako Udalak eskola materiala erosteko urtero ematen duen diru laguntza

Udalak herritarren eskura jartzen duen programaren onuradun diren  familien kopuruak %81 egin du gora. 1.745 euro gehiago zuzendu ditu aurten udalak programa horretara, iaz baino %63 gehiago.

40.000 eurotik beherako diru sarrerak dituzten familiei zuzenduta dago laguntza, eta hauek dira helburuak: eskola adineko haurrak dituzten familiei laguntzea, eta erosketa herriko dendatan egitera bultzatzea.

Hiru diru kopuru jaso dituzte  onuradunek: 20.000 eurotik beherako diru sarrerak dituztenek, 75 euro jaso dituzte; 20.000 eta 30.000 euro arteko diru sarrerak dituztenek, 50 euro jaso dituzte; eta 30.000 eta 40.000 euro bitarteko diru sarrerak dituztenek, berriz, 25 euro. 

Diru laguntza derrigorrezko lehen eta bigarren hezkuntzako haur eta senideei zuzendu zaie.