mar 27, 13:41 Gizartea
Loratuz Lotu elkarteak eta Buruntzaldeko Transmaribibolloek manifestazio bat aurrera eramango dute apirilaren 2an, Hernanin, hilaren 31eko Transgeneroen Ikusgaitasunaren Nazioarteko Eguna ospatu eta euren aldarriak lau haizetara zabaltzeko. Udalerri horretako Moio kalean elkartuko dira, 19:00etan. 'Zistema irauli' lelopean egingo dute ekintza hori.