Ostadarreko seniorrak, garaipenak metatzen

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 10a, 14:00
Saskibaloi senior taldeak Astigarraga Mundarro taldea 71 eta 52 garaitu du, eta lehen postuetan da

Ostadar SKTko senior probintzialak Astigarraga Mundarro taldearen bisita izan du Maialen Chourraut kiroldegian denboraldiko 4. jardunaldian. 

Sailkapeneko lehen postuetan da Ostadar eta bi jokalari garrantzitsuren falta du, Haizea del Olmo eta Yaiza Navarro; Astigarraga Mundarrok berriz, talde berria du eta beheko postuetan da.

Defentsan akatsak
Ander Otaegik zuzentzen duen taldea erasoan ederki ibili da lehen zatian, baina arazoak izan ditu defentsan. Astigarragako Mundarro huts hauetaz baliatu da puntuak markagailuan igotzeko eta urdin-beltzek ezin izan dute partida puskatu. Atsedenaldira 39 eta 30 iritsi dira. 
Bigarren zatian, berriz, gogotsu atera dira jokalariak, eta defentsa lan ederra egin dute. 15 puntuko tartea ireki eta Astigarraga Mundarrok ezin izan du etxeko talde geratu. 71 eta 52 amaitu da partida.

Lautik lau
Denboraldi honetan partidarik ez du galdu Ostadarrek. Lau partidatik lau irabazi ditu eta sailkapeneko hirugarren postuan dago 8 punturekin; lehen bi taldeek bederatzina puntu dituzte, baina partida bat gehiago jokatu dute. Aurreko postuetan jarraitzea da helburua.