Ligari eusteko azken aukera

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 18a, 13:00
Trintxerperi irabazita, promozioa jokatuko dute Ostadar SKTko erregionalek

Trintxerperi irabazita, promozioa jokatuko dute Ostadar SKTko erregionalek. Azken hirugarren sailkatu da taldea, eta Aretxabaletaren aurka izango du norgehiagoka erabakigarria. Polemika sortu du federazioak, hasiera batean salbatutzat jo baitute talde hori. Michelinen izango da joaneko lehen partida, larunbatean, baina Aretxabaletan erabakiko da kanporaketa datorren asteburuan.