Hasi da Lasarte-Oriako IV. Padel Txapelketa

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 19a, 13:35
Gizonezkoen 1go eta 3. mailako partidak ikusi ahal izan dituzte herritarrek pasa den asteburuan. Emakumezkoek eta 2. mailako jokalariek debutatuko dute egunotan

Urte berria etortzearekin batera hasi da Lasarte-Oriako IV. Padel Txapelketa. Pasa den asteburuan jokatu dira aurreneko norgehiagokak: gizonezkoen 1go eta 3. mailako hainbat bikotek lehiatu dute kiroldegi alboko pistan.

Asteburu honetan emakumezkoak eta 2. mailakoak ere hasiko dira konpetitzen. Ostiraletik igandera bitarte hainbat partida ikusi ahal izango dituzte herritarrek padel pistan. 

Emaitzak eta sailkapenak web orrialde honetan ikus daitezke.

39 bikote eta hiru maila

Padelo Kirol klubak antolatzen duen lehiaketa honetan 39 bikotek parte hartuko dute. Hiru maila ezberdin izango dira gizonezko lehian; emakumeetan aldiz, bakarra.

Liga modura jokatuko da eta maila igoerak eta jaitsierak ere izango dira. Partidak astebururo izango dira eta finala ekainaren 16an izango da. Egun horretan torneoaren jaialdia ospatuko da.

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, parte hartzaile gehienak lasarteoriatarrak dira, baina badira eremuko herrietako jokalariak ere.