Lasarte-Oria Trail taldea sortu dute

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 16a, 11:00
Herritar talde batek Lasarte-Oria Trail taldea sortu du

Herritar talde batek Lasarte-Oria Trail taldea sortu du. Taldekideek mendia eta lasterketak dituzte gogoko. Ez dira mendi elkarte bat, eta ez dute inongo kirol elkarterekin lotura. Taldea guztiz irekia da, eta ez dago kuotarik. Taldearen helburu bakarra kirolaz eta mendiaz gozatzea da. Gainera, ez da Lasarte-Oriakoa izan behar taldekide izateko. Taldeak mendia eta kirola gustuko duten herritarrak gonbidatu ditu taldearekin bat egitera. Lasarte-Oria Trail Facebook orrialdearen bidez jarri daitezke taldearekin harremanetan.