Jorge Cid herritarra, garaile Open Sud-Ouest dardo txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 18a, 12:15
Jorge Cid lasarteoriatarra Pauen, Frantzian, egin den Open Sud-Ouest dardo txapelketan lehiatu du

Jorge Cid lasarteoriatarra Pauen, Frantzian, egin den Open Sud-Ouest dardo txapelketan lehiatu du, Errenteriako Iratxoak dardo taldearekin. Binakako mailan, garaipena eskuratu zuen Elias Garciarekin batera, eta taldekako modalitatean, berriz, zilarrezko domina. Emaitza horiek itxaropenez bete dute herritarra, aurtengo denboraldiari begira gauza onak lortzeko.