Ipar martxako taldea, pausoz pauso bidea egiten

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 15a, 11:00
Irailaren 22an hasi eta hilero irteera bat egingo du Ostadar Ipar Martxa taldeak. Pazko astean hegazkina ere hartuko dute Menorcara joateko. Ekintza berezietan parte hartuko dute eta lehenengoz, Lasarte-Oria Bai! krosean lehiatuko dute

Ostadar elkarteko Ipar Matxa sailak prest ditu makilak batetik bestera kilometroak egiteko. Ikasturteari honetan zortzi irteera egingo ditu taldeak.

Lehena irailaren 22an izango da. Autobusa hartuta egun pasa joango da taldea. Atxondoko Arrazola auzotik Besaide mendira dauden 10 kilometrotako ibilbidea egin, eta Elorrion bazkalduko dute. Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du, taldeko kideek azpimarratu dutenez.

Donostia, Hendaia, Zumaia eta Lasarte-Oriako bide ezberdinetatik barrena ibiliko da Ipar martxako taldea. Ikasturteari amaiera emateko, hurrengo urteko maiatzaren 25ean, Lasarte-Oriako mugak ibilbidea egin eta bazkari gozoa dastatuko dute.

Taldea osatzeko ere Menorcara egingo du bidaia. Iaz lehenengoz joan ziren, eta esperientzia urtero errepikatzeko asmoa dute. Ekintza berezi bezala, urriaren 21ean, Kursaalean Aspanogiren alde egingo den emanaldian parte hartuko dute. Hau guztiaz gain, aurten lehenengoz Lasarte-Oria Bai! Krosean parte hartuko dute ipar martxako kideek. Proba modura egingo da eta 40 martxalari izango dira lasterketan.

Ikasturteko irteerak

Irailak 22 Atxondo, Arrazola-Besaide bidea.
Urriak 21 Lasarte-Aginaga, Buruntzaldeako ibilbideen egunaren barruan
Azaroak 24 Zumaia- Getaria-Zumaia
Urtarrilak 26 Hendaia
Otsailak 23 Ametzagaina parkea
Martxoak 23 Donostiako hiru hondartzak
Apirilak 13 Ulia
Pazko astea Menorca
Maiatzak 25 Lasarte-Oriako mugak eta bazkaria