Hiru puntuak Ventanas ISU Leihoak taldearen poltsikora

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 10a, 14:31
Lauburu Aldaz Klinika 7 eta 4 garaitu du. Nazionaleko Antonio Aroztegia taldeak ere garaipena erdietsi du

Ventanas ISU Leihoak taldeak denboraldiko bigarren garaipena eskuratu du Gipuzkoako Ligan.

Maialen Chourraut kiroldegian jokatutako partidan Lauburu Aldaz Klinika izan du aurrez aurre.

Lasarte-Oriako taldea nagusitu da 7 eta 4. Bina gol sartu dituzte I. Mendok eta I. Artolak; bana Tamak, Robertek eta Molinerok.

Bestalde, 3. Nazionala mailako Antonio Aroztegia taldeak 1 eta 5 garaitu du Kukuyaga F.C. taldea.

Lehen zatia, bana amaitu dute. Bigarrenean arerioa indartsu hasi arren, Lasarte-Oriako taldeak sortutako aukerak baliatu ditu golak egiteko.