Eñaut Buiza, txapeldun Euskal Selekzioarekin

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 12a, 11:30
Eñaut Buiza Lasarte-Oriako saskibaloi jokalariak Espainiako txapelketa irabazi du Euskadiko Selekzioarekin. Partida guztiak irabazi zituen EAEko selekzioak

Eñaut Buiza Lasarte-Oriako saskibaloi jokalariak Espainiako txapelketa irabazi du Euskadiko Selekzioarekin, Valladoliden jokatutako txapelketan. Preferente mailan (bigarren maila) lortu du txapela Euskadik, Kantabriari finalean irabazita (92-76). Gainerako partida guztiak irabazi zituen EAEko selekzioak. 

Baina Buiza ez da txapelketan jokatu duen lasarteoriatar bakarra. Kadete mutiletan Aitor Anabitartek jokatu du, Especial mailan (lehenengo mailan). Zazpigarren postuan geratu da azkenean selekzioa. Taldekako fasean Kataluniako selekzioari irabazi zioten Euskadiko kadeteek (66-63), baina gero ezin izan zuten aurrera egin. 

Judith Navarro kadetea Euskadiko selekzioko partidetako ohikoa izaten da, baina deialditik kanpo geratu zen honetan.