Emakumeentzako pala-topaketa, Andoainen

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mar. 17a, 10:30
Buruntzaldeako Kirol Zerbitzuek Emakumeen pala-topaketa antolatu dute martxoaren 24an

Buruntzaldeako Kirol Zerbitzuek Emakumeen pala-topaketa antolatu dute martxoaren 24an, arratsaldeko 17:30ean hasita, Andoaingo Arrate pilotalekuan. Honetan 14 urtetik gorako neskek parte hartu ahalko dute.

Teniseko pilotarekin jokatuko da,  eta partida motzak izango dira. "Bakoitzak partida bat edo bi jokatzeko aukera aukera izango du," esan dute antolatzaileek. 

Partaide bakoitzak kamiseta bat izango du opari. Helburu nagusia ondo pasatzea denez, joko-maila ez da kontuan izango. 

Jarduera doakoa da. Interesa duten pertsonek, martxoaren 19a bitartean Maialen Chourraut kiroldegian eman behar dute izena.