Babyautoren porrota A Coruñan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 12a, 10:20
Babyauto Zarautz taldeak ez du urtea ongi hasi. CRAT taldearen aurkako partida jokatu du A Coruñan. Atsedenaldian berdinketa zegoen arren, bigarren zatian arerioak zarauztarren akatsak ederki aprobetxatu ditu 48-36 irabazteko.

Babyauto Zarautz taldeak ez du urtea ongi hasi. CRAT taldearen aurkako partida jokatu du A Coruñan. Atsedenaldian berdinketa zegoen arren, bigarren zatian arerioak zarauztarren akatsak ederki aprobetxatu ditu 48-36 irabazteko. Rekondo anaiek, Adrian Apaolazak eta David Vegak hasieratik jokatu dute partida. Larunbata honetan Eibar izango dute aurrez aurre Astin.

Bestalde, Michelinen berriro ere errugbiaz gozatzeko aukera izango da asteburuan. Larunbatean, Euskal Liga eta 14 urte azpiko taldeen partidak jokatuko dira, eta igandean federazioko jardunaldia izango dute txikienek.