Arditurri bidea ezagutzen

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 20a, 18:34
Ikasturte honetako hirugarren irteera egin dute Ostadar Ipar Martxako kideek asteburuan. Oiartzundik Minasera doan Arditurri bidea ezagutu dute

Euskal Herriko txoko desberdinak ezagutzen jarraitzen dute Ostadar Ipar Martxako kideak, makilak eskuetan hartuta. Asteburu honetan Oiartzundik Minasera doan Arditurri bidea ezagutu dute. 20 kilometro ditu luze.

Dozena bat herritar animatu dira ikasturte honetako hirugarren irteeran parte hartzera. Ohi bezala, trena hartu dute goizean goiz. Gero, bidea hasterakoan, taldetan banatu dira, ibilbidearen erdian kideetako batzuek Musikaren Museoa bisitatu dutelako. 

Hurrengo irteera berezia urtarrilaren 27rako daukate aurreikusita. Hendaiara joateko asmoa dute. Iaz ere egin zuten txango hori, eta oso arrakastatsua izan zen.