Añorgak bana berdindu du etxean Mulier taldearen aurka

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 8a, 13:15
Izaskun San Anicetok eta Itsaso Contrerasek jokatu dute Añorgan. Azken unean jaso dute aurkako gola

Bigarren mailan hasi dute dagoeneko liga. Añorka KKEk etxean zuen lehen jardunaldiko partida, Mulier taldearen aurka. Bana berdindu dute, aurkako gola azken unean jasota. Hainbat lasarteoriatarrek jokatzen dute Añorgan; Izaskun Aniceto aurrelariak bigarren zatian jokatu zuen, baita Itsaso Contreras ezker hegalekoak. Bestalde, lehen mailan Realak galdu egin du Valentziaren aurka (0-1). Iraia Iparragirre lasarteoriatarrak ez du jokatu partida. 

Añorgatarren partidako lehen zatia nahikoa parekatua izan zen, eta ez ziren gol aukera gehiegirik egon. Bigarren zatian iritsi zen gola, 65. minutuan. Hortik aurrera, zenbait aukera izan zituen Mulierrek. Baina partida amaitzear zegoenean sartu zuen berdinketaren gola.  

Erregional preferente maila

Regionaleko Preferenteko mutilek oraindik ez dute hasi liga, baina Larramendi txapelketa ari dira lehiatzen. Joan den astean 0-1 galdu zuten Euskaldunaren aurka.