193 lasarteoriatar Behobia-Donostia lasterketan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 10a, 11:00
Askorentzat hitzordu seinalatua den Behobia-Donostia jokatuko da igande honetan. Aurten 193 herritarrek izena eman dute lasterketan.

Korrika 191 lagunek parte hartuko dute, horietatik 155 gizonezkoak dira eta 36 emakumezko. Patinatzaileen lasterketan, aldiz, bi gizonezko daude inskribaturik.
Behobiatik aterako dira lehen korrikalariak 10:15ean, azkenak berriz, 11:40ak aldera. Baina ibilbidean barrena lasterka lehenak gurpildun aulkietako partehartzaileak izango dira, 9:45ean. Ostean, rollerren txanda izango da, 9:50ean. 
20 kilometroko ibilbideak guztien prestakuntza fisikoa jarriko du proban.