Urtebete igaro arren, pentsioen aldarrarrikapenak ez dira baretu

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 13a, 10:00
Datorren astelehenean elkartuko dira berriro Okendo plazan, Gabonen ondorengo lehen protesta ekintzan

Urtebete igaro da, baina gauzak ez dira sobera aldatu. Aurrerapausoak eman dituzte, baina ez nahikoak pentsio duinak lortzeko. Asteartean, hilaren 15ean, lehen urtemuga beteko da Lasarte-Oriako pentsiodunak protestan hasi zirela. 2019. eta 2020. urterako lortu dute pentsioak KPIaren arabera eguneratzea, baina beste hainbat aldarri bete gabe daude. Horregatik, Lasarte-Oriako Pentsiodunen Koordinakundeak iragarri du protestan jarraituko dutela. 

Gabonetako atsedenalditxoaren ondotik, datorren astelehen goizean elkartuko dira berriro Okendon, betiko aldarriak entzunarazteko. 1.080 euroko gutxiengo pentsioak eskatzen dituzte. Salatu dute emakumeak direla zaurgarrienak, lanean aritu arren, askok ez dutelako kotizatu.