Udako oporraldia eta gero, ikasgelatara itzuli dira ikasleak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 11a, 11:45
Bi hilabeteko etenaldia amaitu eta egunotan hasi dituzte klaseak Lasarte-Oriako ikasleek. Sasoeta- Zumaburu ikastetxeko haurrak gainera, Zumaburuko eraikinean hasi dute 2018-2019 ikasturtea. Nagitasun apur batekin gehienak, baina indartsu ekin diote bederatzi hilabeteko ikasturteari.