Ttakun Kultur Elkartea kudeatzaile bila dabil

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 21a, 16:52
Elkartearen kudeaketaz, plangintzaz, antolakuntzaz eta jardun ekonomikoaren kontrolaz arduratzeko. Ezinbestekoa talde gidaritzan eta euskalgintzan eskarmentua.

Ttakun Kultur Elkarteak kudeatzailea behar du. 

Baldintzak

Ezinbestekoa: 

- Goi mailako ikasketak izatea.

- Euskara eta gaztelera ahoz eta idatziz menperatzea. 

- Talde gidaritzan eta euskalgintzan eskarmentua

Baloratuko da: 

- Antolakuntzarako, komunikaziorako, lantaldeen koordinaziorako eta giza harremanetarako gaitasuna.

- Taldean lan egiteko gaitasuna.

- Egitasmo berriak proposatu eta sortzeko gaitasuna.

- Euskara C1 edo C2 izatea.

- Ekonomia ezagutzak: diru-laguntzetan eskarmentua, zuriketak, aurrekontuak...

- Ofimatika ezagutzak.

Curriculumak bidali ttakun@ttakun.eus e-postara, edo ondoko helbidera: Geltoki kalea 4 behea, 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)