Euskara sustatzen jarraitzeko hitzarmena sinatu dute Ttakun Kultur Elkarteak eta udalak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko uzt. 17a, 14:53
Ttakun Kultur Elkarteak 175.385 euro jasoko ditu 2018an garatuko dituen programak laguntzeko

Euskararen erabilera sustatzeko urtebeteko hitzarmena sinatu dute Ttakunek eta udalak. 370.638 euroko aurrekontua aurkeztu du herriko kultur elkarteak, eta horren %47a lagunduko du udalak. Babestuko dituen programak dira Gaztekluba, Kuadrillategi, Gurasoleku, Solaskide-solasbide, Kulturgintza euskararen eskutik eta Txintxarri aldizkaria.

Euskaraldia aurtengo berrikuntza

Lasarte-Orian Euskararen Maratoiak duen arrakasta ikusita, Ahobizi eta Belarripresten egitasmoa Euskal Herrira zabaltzeko programa martxan jarri du Eusko Jaurlaritzak. Dagoeneko Euskal Herriko 400 herri baino gehiago batu dira egitasmora, tartean Lasarte-Oria. Horretarako, diru sorta bat ere aurreikusi dute diru laguntzaren barruan, eta parte hartzeko deia luzatu dute udaleko ordezkariek.