Publizista behar du TXINTXARRI-k

Txintxarri Aldizkaria 2018ko uzt. 11a, 12:59
Aldizkariko komertzial lanak eta publizitatearen diseinua egin beharko ditu. Ttakun Kultur Elkarteko diseinu lanetaz ere arduratuko da

Jardunaldi osoko lanaldia eskaintzen du TXINTXARRI-k. Interesatuak adrian@txintxarri.eus emailera bidali curriculuma. Ondoko baldintzak eskatuko dira: 

• Ezinbestekoa: 
  - Euskara eta gaztelera ahoz eta idatziz menperatzea.
 - Publizitate, marketing edota diseinu arloko ikasketak. 
 - Photoshop, InDesign eta Illustrator menperatzea.
 - Salmenta eta harremanetarako erraztasuna izatea.  


 • Baloratuko da:
  - Ekimendun pertsona izatea.
 - Sare sozialen ezagutza, Community Manager ezagutzak.
 - DFP ezagutzea.
 - Lasarte-Oria ondo ezagutzea.
 - Gidabaimena eta kotxea.