Pentsiodunak KPIaren igoeraren alde borrokan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 11a, 18:30
Oporretako etenaldiaren ostean, Lasarte-Oriako pentsiodunen koordinakundeko kideek eta herritarrek asteroko mobilizazioei jarraipena eman diete

Lasarte-Oriako pentsionistak atzo, astelehena, kalera atera ziren berriro ere. Oporraldiaren ostean, aldarriak ez dira aldatu pentsio duin baten alde ari dira borrokan.

Okendon egin zen elkarretaratzean Espainiar Estatu mailan emangodiren pausoak azaldu zituzten. Lasarte-Oriako koordinakundeko kideek aipatu moduz, Toledoko itunaren jarraipen eta balorazio batzordeak aste honetan du bilera eta haiek erabakiko dute pentsioei balio emateko zein sistema erabili. "Uste dugu balio ematearen bere interpretazioan oinarrituko direla berriro ere eta ez guk herritar pentsiodunek egiten dugunean".  Estatuko pentsiodunen koordinakundeak aldiz, gutxienez KPIa igotzeko eskaera egiten du, "ez dugu nahi inork ulertzen ez dituen formula mistoen bidez igoera ezartzea".

Horregatik kanpaina berri bat jarri dute martxan. Batetik sentsibilizazio lana egingo dute Kongresuan. Diputatuei eskutitzak bidaliko zaizkie. Hauetan, besteak beste, konstituzioko 50. artikulua betetzea eskutuko zaiei. Era berean, Kongresuko talde parlamentarioekin bilerak egiteko eta jarraipen eta balorazio batzordean egoteko eskaera egingo dute.

Honetaz gain, herritarrei zuzendutako informazio ekintza ezberdinak egingo dira. Guztia Toledoko itunaren jarraipen eta balorazio batzordeak haien eskaera aintzat har dezan, pentsioak KPIaren igoera izatea.