Pentsio duinaren aldeko borrokan, pausoz pauso

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 22a, 14:30
Lasarte-Oriako pentsiodunak astelehenero bezala Okendo plazan bildu dira pentsio duina aldarrikatzeko. Aste honetan beste pauso batzuk ere emango dituzte, hal anola, politikariekin bilduko dira

Lasarte-Oriako pentsiodunak astelehenero bezala Okendo plazan bildu dira pentsio duina aldarrikatzeko. Azken asteko berriak eskaini eta maila nazionalean larunbatean egingo den mobilizaziorako deia egin dute. Donostian Cervantes plazatik aterako da manifestazioa 17:30ean.

Bestetik gaur asteartea, pentsiodunen koordinakundeko kideak Biyak Bat elkartean hitzaldia eskainiko dute. Bihar, asteazkena berriz, udaleko bozeramaileen batzordean alderdi politiko ezberdinekin bilduko dira.