Musika giroan, Eguberriei ongietorria

Txintxarri Aldizkaria 2017ko abe. 24a, 17:40
Urteko azken emanaldia antolatu du Danok Kidek ostiral honetan: Amaya Arberas sopranoak eta Ana Belen Garcia organistak emanaldi ederra eskaini dute Brigitarren komentuan

Herritarrek musika giroan egin diete ongietorria Eguberriko festei. Emanaldi ederra antolatuz itxi ditu Danok Kidek 2017ko Musika Topaketak: Amaya Arberas sopranoa eta Ana Belen Garcia organista (andoaindarrak dira biak) aritu dira Brigitarren komentuan, asteburuan.

Errepertorio zabala dutela erakutsi dute bi musikariek, komentura gerturatu direnen gozamenerako. Ez da eserlekurik geratu libre, ohi bezala. 2018an, gehiago.