Memoria eguna ospatuko dute bihar, Askatasunaren parkean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 9a, 12:45
Gatazkak eragindako biktima guztiak oroituko dituzte udal ordezkariek Askatasunaren parkeko ekitaldian

Larunbat eguerdian bilduko dira Lasarte-Oriako Udaleko ordezkariak Askatasunaren parkean. Udalak prestatutako adierazpena irakurriko dute, urtero moduan. Iragan urtean argitaratu zuten Memoria partekatu baterantz txostena eta bertan bildutakoak ere  ekarriko dituzte gogora agerraldian. Udalak bi konpromiso ditu memoriarako bidean: topaketarako eta eztabaidarako espazioak ugaritzea eta, kontaketa bat eraikitzea, biktima guztiak errespetatuko dituena.