Lasarte-Orian nesken areto futbol taldea osatzeko deialdia

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 15a, 14:00
Eguzki areto futbol taldeak nesken taldea osatu nahi du. Horrela, hamasei urtez gorako neskei deia luzatu diete, senior mailako taldea osatu, eta modalitate horretan jokatzera animatu daitezen. Lasarte-Orian badira areto futbolean jokatzen duten zenbait talde, baina guztiak gizonezko jokalariek osatuak. Eguzki futbol areto elkarteak proiektu berriari ekin dio. 1985. urtean sortu zuten taldea, eta Ventanas ISU babeslearen izenarekin jokatu dute Lurraldeko Lehen Mailan. Federatuak dauden areto futboleko talde guztiak batu dira orain herrian Eguzkira. Ostadar SKTk areto futbol taldea izateari utzi dio, eta Eguzkira batu da atal hori. Azkenean emakumeen taldea osatzea lortzen badute, denera Eguzkik bost talde izango ditu herrian.