Kontsulta, Auzotarren Aholku-Batzordea sortzeko

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 13a, 11:00
Udal administrazioaren aurrean auzotarren eskubideak babesteko sortuko dute Auzotarren Aholku-Batzordea

Udal administrazioaren aurrean auzotarren eskubideak babesteko sortuko dute Auzotarren Aholku-Batzordea, horrela jasotzen baitu udalaren Herritarrek Parte Hartzeko Erregelamenduak. Baina lehenago beharrezkoa da herritarren proposamenak jasotzea. Hori dela eta, otsailaren 8ra arte kontsulta publikoa zabalduko dute. Proposamenak udalari bidali behar zaizkio, partehartzea@lasarte-oria.eus helbidera, udalaren webgunearen bitartez, edo erregistroan idatzi bat sartuta. Auzotarren Aholku-Batzordeak udalak jasotako kexen, Bulego Ibiltarien eta herritarren parte hartze prozesuen jarraipena egingo du.