Kilometroetarako autobusa

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 15a, 18:04
Azken urteetan bezala, Ttakun Kultur Elkarteak irailaren 24an, Oñatin ospatuko den Kilometroetara joateko autobusa antolatu du Dobera elkartearekin batera. Autobusa 9:15ean aterako da Tajamar biribilgunetik, Hernaniko lagunak jaso ostean. Tiketak Ttakun KEaren bulegoan eroski ahalko dira astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (astelehen goiza eta ostiral arratsaldea egoitza itxia dago). Elkarteko bazkideek hamar euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek, berriz, hamabi euro. Edozein zalantza edukiz gero, deitu ondorengo zenbakietara 943 371 448 eta 695 785 389.