Iraia Iparragirre, urteko kirolaria

Txintxarri Aldizkaria 2018ko aza. 6a, 16:29
Realeko jokalaria omenduko du aurten Udalaren Kirol Batzordeak. Gizonezkoetan hiru hautagai daude: Aitor Manso, Ander Bardaji eta Raul Gomez.

Emakumeen kategorian soilik hautagaitza bat jaso dute, beraz, Iraia Iparragirre futbolaria izango da omendua. Hain zuzen, bigarren fasean sartu da Lasarte-Oriako 2018ko kirolarien hautaketa. Denera hamar proposamen jaso dituzte. 

Mutilen kategorian hiru dira hautagaiak: Aitor Manso karting pilotua, Ander Bardaji atezaina eta Raul Gomez Margallo korrikalaria. Kirol ibilbidearen kategorian, berriz, hauek dira proposamenak: Pili Bodegas triatoilaria, Andoni Illarramendi triatloilaria, Gomez Margallo bera, Amaia Andres atleta, David Martin kros korrikalaria eta Buruntzazpiko txirrindularitza eskola. 

Lasarte-Oriako Kirol Batzordeko kideek bozkatuko dute bigarren fase honetan, azaroaren 17ra arte. 3tik 1erako lehentasuna eman beharko dute. Kirolaren galan omenduko dituzte kirolariak, abenduaren 15ean.