Ipuinen bidez, euskara ikasten

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 17a, 18:00
Muntteri-AEK euskaltegiko ikasleek Leire Zinkunegi ipuin kontalariaren bisita jaso zuten atzo, asteazkena

Euskara ikasteko era desberdinak daude. Haurrei jolas, abesti eta ipuinen bitartez, erakusten zaie, eta helduek zergatik ez? Muntteri-AEK euskaltegiko ikasleek aste honetan ipuin kontaketa saio berezia izan dute.

Leire Zinkunegi ipuin kontalariak bi saio eskaini ditu, bata goizean eta bestea arratsaldean. Bietan hiru istorio kontatu ditu: Satorra, Beheko erreka eta Karakola 1. Ikasleek adi jarraitu dituzte pertsonaia ezberdinen abenturak.

Ipuinak kontatu ondoren, taldeka hauen esanahiaren gainean aritu dira solasean eta  "zer pentsatua eman digute entzundakoek", aipatu digu Olatz Urdanpilleta euskaltegiko zuzendariak.