Intza Pilota Eskolak hasi ditu dagoeneko entrenamenduak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 15a, 13:30
Astearte eta ostegunetan izango dira saioak, Michelingo frontoian. Intza Kirol Elkarteak gaur hasiko ditu partidak

2017-2018 denboraldia atzo hasi zuen Intza Pilota Eskolak. Ekaina bitartean gaztetxoek frontoiaz eta pilotaz gozatu ahal izango dute. Benjamin eta alebinentzat entrenamenduak asteartetan eta ostegunetan izango dira, 18:30etik 20:00etara. Infantil eta kadete kategoriakoak, berriz, 19:00etatik 20:00etara arituko dira. Entrenamendu guztiak Michelingo frontoian egingo dituzte, ikastolako egutegia jarraituko dute. Prezioa 100 eurokoa izango da. 

Izena eman
Izena eman nahi duen orok Michelingo frontoira azaldu beharko du astearte edo ostegunetan, entrenamendu orduetan. Bestalde, Intza Kirol Elkarteak gaur hasiko du denboraldia.