Herritarren erosketa saskietatik, Mendebaldeko Saharara

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urt. 13a, 21:32
Sahararen Aldeko Euskal Karabana Lasarte-Orian dago egunotan. Herriko merkatalgune, ikastetxe eta beste hainbat egoitzatatik ari dira pasatzen, sahararrentzako elikagaiak eta produktuak jaso eta haiei eramateko gero

Herriko merkatalguneetan aparkatu du gaur Sahararen Aldeko Euskal Karabanak. Herrian zehar dabil egunotan, sahararrentzat elikagaiak eta garbitasun produktuak biltzen. Datorren asteko ostiralera arte, Lasarte-Oriako hainbat gune zeharkatuko dituzte.

Super BM, Eroski, Dia eta Urbil zentroetan ibili dira gaurko egunean zehar. Herritar ugarik hartu du parte, eta euren erosketa saskietatik hainbat produktu atera, eta karabanarako kaxetan sartu dituzte, Mendebaldeko Saharara bidaltzeko gero.

Honako produktuak bildu dituzte: lekaleak, arroza, pasta, atuna eta sardinak oliotan, azukrea eta konpresak.