Helduentzako egur taila ikastaroa eskainiko dute

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 20a, 10:30
Kultur etxean bertan eman beharko dute izena otsailaren 4ra bitartean. Helduei zuzenduta dago ikastaro irekia

Egurra tailatzen ikasteko aukera izango dute herritarrek, otsailetik aurrera. Kultur etxeak antolatzen dituen 5+1 ikastaro irikien barruan antolatu dute, eta izen ematea zabaldu dute jada.

Otsailaren 4ra arte apuntatu ahal izango dute interesatuek, eta bi prezio ezarri dituzte. Lasarte-Orian erroldatutakoek 185,25 euro ordaindu beharko dituzte, eta besteentzat, berriz, 308,75 euroko prezioa finkatu dute.

Astelehenetan izango dira saioak, 17:30etik 20:30erako ordutegian, otsailaren 4tik abenduaren 4ra. Hizkuntza ikasleen euskara mailaren arabera zehaztuko dela jakinarazi dute antolatzaileek.