Gazteentzat entsegu-lokalak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko uzt. 13a, 12:40
Lasarte-Oriako Udalak, herriko musika-taldeei babesa emateko neurri gisa, haien esku jartzen ditu Gaztelekuan dauden entsegu-lokalak

Lasarte-Oriako Udalak, herriko musika-taldeei babesa emateko neurri gisa, haien esku jartzen ditu Gaztelekuan dauden entsegu-lokalak. 

Lokal horiek erabili nahi dituztenek eskaera egin beharko dute idatziz, eta hor adieraziko dute entseguak zein egunetan eta ordutan egin nahi dituzten. Baita taldea osatzen duten kideen datuak ere. Eskaera udaleko erregistroan entregatu beharko dute hilaren 24a baino lehen. Bi entsegu-areto erabili ahalko dira 09:00etatik 24:00etara, astelehenetik igandera. Lehentasuna dute 30 urtetik beherakoek.