Gamusinoen bila aterako dira ostiralean Zabaletan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 11a, 12:08
Zabaletako plazan kanpin dendak ezarriko dituzte gaztetxoek, bertan lo egin eta txokolatada gosaltzeko

Iritsi da hainbeste itxarondako eguna. Gamisoen bila aterako dira gaur gauean, ostiralez, Zabaleta auzoan. 21:00etan jarri dute hitzordua, kanpin dendak jartzeko auzoko plazan. 21:30ean afalduko dute, bakoitzak etxetik ekarritako janaria. 22:00etan bideoa ikusi, eta 22:30ean hasiko dira gamusinoak bilatzen. 23:30etan jarri dute lotarako ordua. Biharamunean txokolatada prest izango dute gosaltzeko. Zartagina, koilara, linterna eta mendiko arropa eramatea gomendatu dute.