Euria egin edo ez, plaza dantza saioa antolatu dute iganderako

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 25a, 11:15
Muxikoak eta plaza dantza, igande eguerdian

Ttakun Kultur Elkarteak antolatuta, plaza dantza eta muxikoak egingo dituzte igande eguerdian, Okendo plazan, 12:00etatik 14:00etara. Bi orduko iraupena du.Ttakunek gonbitea luzatu die herritarrei, parte hartzera animatu daitezen. Eguraldi txarra egingo balu, BMko aterpean egingo dute dantzaldia.