Eguraldiak ez du gehiegi lagundu asteazken arratsaldeko Halloween festan, baina lasarteoriatarrak ez dira etxean geratu. Mozorroak jantzi eta Atsobakar auzora gerturatu dira. Stratford Ingles Akademiak antolatutako Trick or treat-ean ibili dira, eta goxokiz bete dituzte sakelak. Musikarekin dantzan aritzeko aukera ere aprobetxatu dute, eta photocallean ere argazki beldurgarriak atera dituzte.