Doinu alaitsuak Okendo plazan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko uzt. 15a, 22:21
Kale Kultur Zikloaren barneko kontzertua eskaini zuen Wha Wha Buga Band taldeak Okendo plazan

Eguraldi ona baliatuz, herritar ugari irten zen kalera larunbat arratsaldean. Okendo plazara gerturatzeko hautua egin zuten horietako askok. Izan ere, Wha Wha Buga Band taldeak kontzertu zoragarria eskaini zuen bertan. Pop, rock, funk eta blues estiloak nahastuz, kanta interesgarriak jo zituzten ondoko tabernetako terrazetan eserita zeuden kuadrilla mordoaren aurrean.

Uztaila osoan zehar luzatuko den ekimena da hau, herriko gune ezberdinetan egiteko asmoa dutena. Aurreko astean Everlevel taldeak eskaini behar zuen Tximistarreta parkean, baina eguraldi kaskarra dela eta, bertan behera geratu zen. Dena den, aurrerago joko dutela jakinarazi dute. Datorren larunbatean Zabaleta auzoan kontzertua eskainiko dute Rockabily Riot eta Azkaiter Pelox taldeek.