Batzar irekia egin du EH Bilduk, udal bozetarako hautagaiak onesteko

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 18a, 16:48
Estatutuen arabera, urtarrilaren 27ra arteko epea dago hautagaiak aurkezteko.

Gutxi falta zaio Lasarte-Oriako EH Bilduri hautagaiak aurkezteko. Atzo, ostiralean, batzar irekia egin zuten Mercero gunean, proposatutako zerrenda onesteko. Halere, estatutuen arabera, oraindik epea dago beste hautagaiak aurkezteko, hain zuzen, hilaren 27ra arte.

Batzarraren hasieran orain arteko ibilbidea azaldu zuten. Urrian eta azaroan egin zituzten aurreko bilera irekiak. Bilera horietan finkatu zituzten zerrenda osatzeko irizpideak. Lantalde bat ere martxan jarri zuten zerrenda osatzeko, irizpide horiek kontutan hartuta. Hain zuzen, EH Bilduk azaldu duenez, horren emaitza aurkeztu zuten atzoko bilkuran: zerrendaburua eta hasierako postuetarako zerrendakideak. "Lasarte-Oria bizia egiten aritutako lagunez osatuta dago, baina udaletik eragiteko gogorarekin".

Edonola ere, alkategaia aurkeratzeko prozedura amaitu ez denez, oraindik ez dituzte aurkeztuko hautagaiak. Hautagai berriak aurkeztu daitezke oraindik; horretarako, hamabost abalisten babesa beharko dute. Urtarrilaren 27an hautagai bakarra egonez gero, automatikoki izendatuko lukete zerrendaburua.