Asier Pozok irabazi du Eibarko Trofeoa

Txintxarri Aldizkaria 2018ko mai. 22a, 13:52
Taldetxo bat iritsi da buruan helmugara, eta lasarteoriatarra izan da azkarrena. 65 kilometroak 40 kilometro orduko bataz bestekoan osatu ditu.

Buruntzazpi Txirrindularitza Eskolak asteburu emankorra izan du. Asier Pozo kadeteak irabazi du Eibarko Trofeoa Ikolan Sari Nagusia. 65 kilometroko lasterketan hiruko taldetxo bat iritsi da buruan, eta esprinean nagusitu da lasarteoriatarra. Bestalde, Irunen alebinen eta infantilen lasterketa egin dute, eta Daniel Fursenkok irabazi du.