Ander Bardaji ezker sorbaldatik operatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2017ko aza. 8a, 11:18
Lasarteoritarrak urte erdia eman beharko du futbol zelaietatik urrun

Ez du denboraldi hasiera samurra izan Ander Bardaji SD Huescako atezainak. Entrenamendu batean sorbalda atera zitzaion, eta gerora okertu egin zaio lesioa. Aste honetan ebakuntza egin diote, eta Huescako taldekideek animoak emateko kamiseta bereziak atera dituzte. 

Reala utzi zuen Bardajik aurten, Huescan minutu gehiago izango zituelakoan. Sorbaldako lesiotik osatzeko sei hilabete beharko ditu orain. Hiru urteko kontratua du atezainak.