Alerta laranja ezarri dute denboraleagatik

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 23a, 11:58
Asteazken oso euritsua izango da. Etenik gabe egingo du euria, eta litro ugari pilatuko da

Euskamet Euskal Meteorologia Agentziak jakitera eman duenez, Ipar Mendebaldeko haize zakarra sentitu ahalko da, bereziki egunaren lehen zatian. Gehienezko tenperatura 6 eta 11 gradu bitartean igoko da. 

Oria ibaiak ere gorakada egin du, nahiz eta momentura arte ez dagoen uholde arriskurik.

Azokan postu gutxi
Azokako postu gutxi ausartu dira gaur Lasarte-Oriara etortzen. Haize eta euri gogorren beldurrez, furgoneta bakan batzuk besterik ez dira jarri azokaren zonaldean.