Alboka Abesbatzaren ikasturte hasiera

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ira. 9a, 14:00
Datorren ostegunean, hilak 14, Alboka Abesbatzak 2017/2018 ikasturteari hasiera emango dio.

Ahotsak berotzen hasi eta meriendatxo batekin emango dio hasiera Alboka Abesbatzak ikasturteari. Aurreratu dutenez, proiektuz betea dator urtea.Lehena Suberriren V. urteurren kontzertua izango da, urriaren 28an.

Heriko abesbatzaren entseguak astelehen eta ostegunetan izango dira 20:00etatik 21:30era Arantzazuko Amabirjinaren elizaren azpiko lokalean.

Alboka Abesbatzak 15-55 urte bitarteko lasarateoriatar guztiak gonbidatzen ditu entseguetara gerturatu eta probatzera. Ez da beharrezkoa musika hizkuntza jakitea. 

Informazioa gehiago, 657 651 269 zenbakian edo junta@albokaabesbatza.com helbidean eskuratu dezakete interesatuek.