2019ko udan Saharako haurrak etxean hartzeko deia luzatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2019ko urt. 21a, 10:00
'Oporrak Bakean' programak aurtengo kanpainaren berri eman du. 'Orain bi familia ditut', da aurtengo leloa

10 eta 12 urte bitarteko Saharako haurrak udan etxean hartzeko deia luzatu du Oporrak Bakean programak. 2019rako programa martxan jarri dute jada, eta leloa ere aurkeztu dute. Programan parte hartu duten Saharako haurren eta horien Euskal Herriko harrera familien sentimendua bildu dute aurtengoan: Orain bi familia ditut; bat Saharan eta bestea Euskal Herrian. Bi hilabetetako egonaldiak laguntza handia ematen die Saharako haurrei: "Desertuko baldintza gogorretatik aldendu daitezke". 

Interesatuta dauden familiek oporrakbakean@gmail.com helbidera mezu bat idatzi dezakete, edo Gipuzkoako ordezkaritzara, 696014786 telefono zenbakira, ere dei dezakete.